Errepide mozketak Goilurrak rallya dela eta
Ormaiztegitik, Legazpi, Aztiri eta mina arteko errepidea eta Mendarte baserritik Zegamara doana ekainaren 13an itxiko dituzte, lasterketaren egunean.
Datorren ekainaren 13an ospatuko den Goilurrak rallya dela eta, oharra helarazi die zeraindarrei udalak. Auto lasterketa dela eta Ormaiztegitik, Legazpi, Aztiri eta mina arteko errepidea itxita egongo da egun horretan 14:15etik 19:15era bitartean. Lasterketa 15:15ean hasiko den arren, errepidea ordu bete lehenago itxiko dute. Bigarrengoz, 17:45ean pasatuko dira autoak berriz.
Mendaur baserritik Zegamara doan errepidea 15:00etan itxiko dute eta autoak 18:30ean pasatuko dira bigarrengoz bertatik.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, bitarte horretan etxetik irten edo bertara sartzeko, 688642894 (Jon) telefonora deitu beharko da, eta bidegurutzeetako arduradunak esango dute sartu-irtenak egiteko unea noiz den.
Bestalde, sarrera eta irteerak lasterketaren norabidean izango dira, baina kasuak banan banan aztertuko dira. Probak asegurua du eta zerbait apurtzen bada, zenbaki berdinera deitu beharko da parte emateko aste beteko epean. Edozein zalantza argitzeko edo lasterketa egunean etxetik mugitzeko deitu antolakuntzako zenbakira.












