11 urte dira Gaztetxea ireki zutela, Igartza-Loinatz jaiekin bat egingo du ospakizunak
Hamaikagarren urteurrena ospatzeko batzar berezia, bazkaria, kontzertua eta akelarrea antolatu dituzte bertan.
Urretxu-Zumarragako gaztetxeak 11. urteurrena ospatzeko festa egin du asteburuan. 2002ko ekainaren 22an zabaldu zituen ateak gaztetxe berriak lehenengoz, Urolako trena izan zenaren geltoki zaharrean. Ordutik, urtero ospatu izan dute urteurrena ekaina guztian zehar. Ekintzak hil guztian zehar luzatuko diren arren, pasa den larunbatean ospatu zuten egun handia Ez galdu norantza lelopean.