Erakusketa jarri dute Beasaingo Usurbe antzokiko erakusketa aretoan
Goierriko 30 urtetik beherako edonorentzat Zumarragako Ospitalea beti egon da dagoen tokian, eta hango kontsultetara zein larrialdi zerbitzura jotzea normaltzat dute. Ospitalea ez zegoen garaiarekin akordatzen dira zaharragoak, eta osasun arloan eskualdean zegoen gabeziarekin ere bai. Zumarragako Ospitaleak 30 urte bete ditu. Miguel Calvillo ordiziarrak gogoan du 1970eko urteetan goierritarrek eskualde izaeraren aldarria egin zutenekoa [...]