
Ia %100ean amaituta daude Goierrin azpiegitura lanak; guztira 578 milioi euroko kostua izan dute lan horiek.
Abiadura Handiko Trenaren lanak motel, baina ...

Beasaingo enpresak presentzia handia du herrialde horretako tren sarean

http://youtu.be/mr6iZXIh7Qw Abiadura Handiko Trenak Euskal Herrian egingo duen ibilbidearen inguruan oraindik zalantza asko badaude ere, Goierriko zatiari dagozkion lanak nahikoa aurreratuta daude dagoeneko. Beasaindik Legorretara arteko obra guztiak bukatuta daude, eta egun, Ezkio-Itsason ari dira lanean, Santa Lutzi auzoan. Hain zuzen ere, bertan izango du geltokia AHTak, eta erabat zehaztu gabe badago ere, baita Nafarroako korridorearekiko lotura ere.

http://youtu.be/POcWe4r5jbI Abiadura handiko trena Euskal Herrian inoiz egin den garraio azpiegitura handiena da eta Goierri alderik alde zeharkatuko du. Halakoetan beti gertatu ohi den bezala, aldeko eta aurkako iritziak daude. Batzuen ustez, premiazkoa da eta aberastasuna ekarriko du. Besteen iritziz, berriz, ez da beharrezkoa eta dirua xahutzeko besterik ez du balioko. Krisia dela eta, trena ez dutela martxan jarriko uste duenik ere bada.