CAF-en Oaris abiadura handiko trena ezagutzera etorri dira Erresuma Batutik

Beasaingo enpresak presentzia handia du herrialde horretako tren sarean

Pablo Vazquez, Renfeko lehendakaria;  Andres Arizkorreta, CAFeko kontseilari delegatua; Robert Goodwill, Erresuma Batuko Garraioetarako Estatu idazkaria; Gonzalo Ferre, Adifeko lehendakari; eta Simon Manley britainiar enbaxadorea

Pablo Vazquez, Renfeko lehendakaria; Andres Arizkorreta, CAFeko kontseilari delegatua; Robert Goodwill, Erresuma Batuko Garraioetarako Estatu idazkaria; Gonzalo Ferre, Adifeko lehendakaria; eta Simon Manley britainiar enbaxadorea

Robert Goodwill Erresuma Batuko Garraioetarako Estatu idazkaria CAFen Oaris abiadura handiko trena ezagutzera etorri da. Bisita Zaragozako Delicias tren-geltokian egin du. Goodwill-ekin batera, Simon Manley britainiar enbaxadorea, Renfeko presidentea Pablo Vazquez eta Adifeko presidentea Gonzalo Ferre izan dira. CAFeko kontseilari delegatua den Andres Arizkorretak gidatu ditu bisitaldian. Aurrerapen teknologiko handiak eta diseinu modernoa duen trena de Oaris, eta erabiltzailearentzako punta-puntako prestazioak eskaintzen ditu erosotasunari eta funtzionalitateari dagokienez. Tren honen zortzi unitate Norvegiako Flytoget AS enpresa publikoari hornitzeko kontratua itxi du aurten CAFek.

CAF Erresuma Batuan

CAF enpresak presentzia handia du Erresuma Batuko tren sarean. 90eko hamarkadan, Northern Spirit linearako eta aireportua Londres hiriarekin lotzen duen Heathrow Express konexiorako unitateak hornitu zituen. Gerora, NIR enpresarentzat (Ipar Irlandako trenak) trenak egin ditu eta mantentze-lanak ere egin izan ditu. Edinburgh eta Birmingham hirietarako tranbien hornikuntzaz ere arduratu da. Aurten, 200 milioi euroko kontratua sinatu du Glasgow-Edinburgh arteko zerbitzua egiten duen Caledonian Sleeper lineako kotxeak hornitzeko; 2018an entregatuko ditu. Gainera, Londreseko metroko lehiaketarako aurrekalifikazioa lortu duen enpresetako bat da.

Horretaz gain, operadore ugarirentzako lehiaketatan parte hartzen ari da herrialde hartan CAF, eta urtearen amaiera baino lehen abiaraziko den beste proiektu batean parte hartzeko interesa azaldu du enpesa beasaindarrak: Londres eta Birmingham hiriak lotuko dituen abiadura handiko proiektuan (HS2), alegia. Lanen lehen fasea 2017an hasiko litzateke, eta bigarren fasean, ipar-mendebaldera luzatuko dute linea(Manchester eta Leeds). Europan hurrengo urteotarako aurreikusitako azpiegitura-proiektu handienetako bat da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa