Urretxun eta Zumarragako Aginaga auzoan San Martin jaiak ospatuko dituzte. Urretxuko ekitaldiak bihar izango dira eta Aginagakoak, bihar eta etzi. Urretxuko lehen ekitaldia eguerdian izango da. Herritarrek euskal dantzak dantzatuko
36ko Gerran hildako hiru auzotar omentzeko ekitaldia egin dute asteburuan, Zumarragako Aginaga auzoan. Gertatutakoa oroitu eta memoria historikoari eutsi nahian, Memoriaren Txokoa sortu dute, haien omenez. San Martin jaiekin batera egin zuten ekitaldia, eta 50 bat lagun bildu ziren omenaldian. Herriko bertsolari, idazle, musikari eta dantzariek parte hartu zuten ekitaldian, eta auzotarrek loreak jarri zituzten oroigarriaren inguruan. Ekitaldiaren laburpen bat ikus daiteke Gattiken ekoiztetxeak egin duen bideo honetan.
Asteburuan San Martin jaiak ospatu dituzte Aginaga auzoan. Ohiko ekitaldiez gain, parke berria inauguratu zuten. Parkeak haurrentzako jolasak, adinekoentzako gimnasia makinak, neurri ofizialeko toka jokoa, iturria, eserlekuak eta arrapala ditu.
Buzkantza eta odolki garaia da Zumarragan eta Urretxun. Milaka jaten dira bi herri hauetan azaroko lehen hamabostaldi honetan. Joan zen astean pintxo lehiaketa eta Buzkantza Eguna egon ziren Zumarragan. Bihar,
Zumarragako Udalak parke bat egin behar du Agiñaga auzoan. Horretarako, Oleta elkartearen aurrean dagoen 500 metro koadroko lursail bat erosi behar du. Lurra berdindu ondoren, haurrentzako jolasak, mahaiak eta adinekoentzako
Agiñaga Zumarragako auzoa da orain 25 urtetik. Aurretik zati bat Azkoitikoa zen eta bestea Zumarragakoa; paradoxa bada ere, Zumarragatik gertuen zeuden baserriak Azkoitikoak ziren eta alderantziz. Urtemuga ospatuko dute etzi Oleta elkarteak antolatuta, eta Zumarragako Udalaren laguntzarekin. Pilota txapelketa herrikoiaren baitako final aurreak hasiera emango dio etziko jaiari. Agiñagako frontoian 3. eta 4. postuak ebazteko partidak jokatuko dituzte, 10:30ean.