Zeraingo Burdinaren Mendian aire-kablea eta transformazio tailerra berreskuratu dituzte. Inaugurazio ekitaldia gaur egin dute. Carlos Urquijo, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen delegatuak, Pilar Martinez Lopez, Espainiako Gobernuko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoru zuzendariak, eta Joxe Manuel Oria Zeraingo alkateak parte hartu dute. Izan ere, Espainiako Gobernuak 590.000 euroko diru-laguntza eman du.