
Azaroaren 4an Beasainen inauguratuko duen erakusketa prestatzen ari da Aitor Mertxan pintore beasaindarra. Pintura abstraktuan oinarritu izan da orain arte bere estiloa baina figuratiborako jauzia ere egin nahi du.Emaitza, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan. 31 urte ditu Aitor Mertxanek. Munduan barrena ibilia da pintura arloan hezten eta aberasten. Diseinu grafikoa, argazkigintza eta pintura arloak ikasi ditu. Etxera itzuli da eta bere lanak gertutik ezagutzeko aukera izango da azaroaren 4tik aurrera, Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan jarriko duen erakusketari esker. Herrian aurkezpena egingo duzu beraz. Ekel tabernan egin nuen erakusketa bat, duela 3-4 urte. Ordiziako Altarten ere bai, baina esan daiteke, Usurbe Antzokikoa, aurkezpen ofiziala izango dela. Leire Martinezek ere erakutsiko ditu bere lan batzuk. Orain arte egindako lanak edo berriak ikusiko ditugu? Arte Ederrak ikasketak egindakoa naiz eta dezente koadro ditut margotuta. Baina erakusketarako ere sortu nahi dut, ea denbora ematen didan. Lan handia da erakusketa antolatzea. Denbora ematen badigu, erakusketa aretoa eraldatzeko asmoa ere badaukagu. Ohituta gaude, koadro bat edo lientzo bat ikustea. Aldatu egin nahi dugu, pareta txuriak ez daitezela izan… Areto guztia, dena izango litzateke erakusketa. Jendea animatu egin behar da, dauzkagun ideiak azaldu. Zein estilo landu izan duzu? Arte Ederretako irakasleek abstraktua egiteko balio nuela eta horretara [...]

