Badira urte batzuk, Ordizian, genero berdintasun arloan lanean ari direla. ‘Ordiziako Udaleko emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana. 2009-2012’ da horren adibidea. Kristina Altuna da Berdintasun teknikaria eta berak azaldu digu berdintasun plana garatze bidean azaro-abendurako antolatu duten ekitaldi sorta. Emakumezkoen eta gizonezkoen artean tratu eta aukera berdintasuna lortzea dira besteak beste Ordiziako Berdintasun Planaren helburuak. “Nahiz eta emakumezkoak eta gizonezkoak ezberdinak izan, aukera berdinak izan behar ditugu, bai aukeretan eta bai lorpenetan”, dio Kristina Altuna teknikariak. Hori dela eta, duela 3 bat urte, “Ordiziako Udalak, apustua egin zuen, Berdintasun arloari indar gehiago emateko. Aurrekontu bat finkatu zen Berdintasun arlorako. I. Udal Berdintasun Plana egin zen 2009an. Diagnostikoa egin zen, prozesu partehartzailearen bitartez eta gero lau urterako plana zehaztu zen. Urtero, plan operatiboak egiten ditugu”, zehaztu du teknikariak. Berdintasun Planaren barruan, lau ildo edo ardatz estrategiko finkatu ziren: genero mainstreaminga, emakumeen ahalduntzearen eta parte-hartze soziopolitikoaren ardatza; bateragarritasun eta baterako erantzunkizuna eta emakumeen aurkako indarkeria. Genero indarkeriaren betaurrekoak jantzi Berdintasunaren kontuan, “konturatu gabe egiten ditugu akatsak. Hezi gaituzten bezala egiten ditugu gauzak. Hausnarketa egin behar dugu eta gauzak beste modu batera egiten hasi. Genero ikuspegiaren betaurrekoak jartzea da garrantzitsua. Betaurreko horiek jarri bezain laster, berehala ikusten dira akatsak, baina jartzen ez badituzu, [...]
Aurora Iturriozek (Ordizia, 1978) Urola Garaia Mankomunitateko Berdintasun teknikari izateari utzi berri dio. Hiru urte eta erdiko ibilbide oparoa egin du Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako mankomunitateko berdintasun teknikari lanetan Uggasa garapen agentziaren baitan. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundira doa arlo berean lanean jarraitzea. Etxetik hurbilago egongo den arren, penaz utzi du Goierri garaia. Nolakoa da orain hiru urte baino gehiago Goierri garaian, berdintasunaren esparruan, aurkitu zenuenaren argazkia? Orduantxe lortu berri zuten Jabekuntza Eskolaren egoitza erabiltzeko baimena, Zumarragan. Beldur Barik programarekin lanean hasita zeuden. Indarkeriaren kontrako protokoloa eginda zegoen baina martxan jarri gabe… Oinarriak jarrita zeuden arren, guztia abiarazteko tenorean iritsi nintzen berdintasun teknikari lanpostura. Aurretik emandako lorratzei segida eman zenieten, horrenbestez? Bai, hori da. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren lanketa prozesu baten barruan kokatu behar da. Aurretik, Laura Gomez bailarako berdintasun teknikari izandakoak jarritako oinarrietatik abiatu genuen oinarri horiek edukiz betetzeko bidea. Administrazioa eta gizarte zibila lotu dituzue. Berdintasun politikena arlorik gazteena da administrazio publikoan eta asko dago oraindik egiteko, baina, gaur-gaurkoz, Goierri garaia erreferente da Gipuzkoan berdintasunaren alorrean. Esate baterako, elkar trukerako espazioak sortu ditugu Jabekuntza Eskolan. Finean, emakumezkoen eskaera bati erantzun diogu eta berdintasun prozesuei ekin diete, jabetze prozesuei ere bai. Zer eman dizu urte hauetan Goierri garaian [...]