
ETB katerako ‘Aitaren etxea’ telesaila grabatzen ari dira Legazpiko Chillida lantokian eta langileen etxean. Zortzi astez egingo dituzte grabaketak, eta irailean hasiko dira emititzen.

2009 urtean sortu zen D-Pintxos talde legazpiarra. 2012an lehen diskoa kaleratu bazuten ere, bigarren diskoa grabatzen ari dira jada. Beñat Galparsoro (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Joseba Larrea (gitarra), Jokin Zabala (saxo-tenorea) eta Iker Azpeitia (gitarra) musikariek osatzen dute taldea egun. Mutrikuko AME estudioetan ari dira grabazioak egiten, Axular Arizmendiren gidaritzapean. Punk-rock musika egiten du taldeak, tronpetarekin eta tronboiarekin nahastuta, metal puntu batekin. «Landuagoa» Disko berria lehenengoaren desberdina izango dela aurreratu dute. Iker Azpeitiaren esanetan, «gitarrek indar gehiago izango dute disko berrian eta aurrekoa baino landuagoa izango da: melodiak landuagoak izango dira». Aldaketa horiek egitea nola bururatu zaien galdetuta, Azpeitiak dio taldean kide berri bat dutela orain, Jokin Zabala, eta «ideia berri asko eman» dizkiola taldeari. «Elektronika sartuko diogu abesti batean, biolinen bat ere bai oso modu kañeroan…», dio. Abesti berezi bat ere sartu dute, dultzaina, trikitixa, panderoa eta bertsoak sartuz: «Bederatzi abesti eginda genituen, eta diska biribiltzeko hamargarrena egitea pentsatu genuen; zerbait berezia», dio Azpeitiak. Diskoaren izena oraindik zehazteko badute ere, diskoak biltzen dituen kolaboratzaileei erreferentzia eginez, Ahotsak izan daitekeela aurreratu dute. «Abestietako letrak jende ezberdinak egin dizkigu: bertsolariak, irakasleak, kazetariak, ekonomialariak, preso politiko ohiak, tabernariak, gidoilariak, Arrieta ahizpetako Mentxuk, euskal filologoak… eta [...]

Pilotalekuan grabatuko dute, 20:00etan.
