Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak kasu positibo bana gehiago zenbatu ditu Zumarragan, Ordizian, Beasainen, Legazpin eta Idiazabalen. 306 dira, ofizialki, Covid-19 proban positibo eman duten goierritarrak. Zumarragako Ospitalean senda-agiri bat eman zuten atzo, eta sei daude zaintzapean.
Goierriko herrietan 21 koronabirus positibo kasu gehiago atzeman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak azken 24 orduetan. Igoerarik nabarmenena Zumarragan izan da, 11 gehiagorekin.
Larunbatean (apirilak 4) iluntzeko 20:00ak arte, Eusko Jaurlaritzak Goierrin Covid-19 gaitzaz gaixoturik dauden 113 pertsona diagnostikatu ditu, atzo baino 11 gehiago.