Goierrin koronabirusak kutsatutakoen kopuruak 100eko langa gainditu du
Ostiralean (apirilak 3) 20:00ak arte, Eusko Jaurlaritzak 102 lagun zenbatu ditu Goierrikoak, Covid-19 gaitza dutenak edo izan dutenak, aurreko egunean baino lau gehiago. Itsasondo eta Zaldibia batu zaizkio kasu positiboren bat duten herrien zerrendari.

Goierrin 102 herritar dira dagoeneko koronabirusaren gaitzak erasan dienak. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren azken datuen arabera, egun bakarrean %5,1 egin du gora kutsatuen kopuruak. Ostiralean 20:00ak arteko zenbaketaren arabera, kutsatutako lagun gehien dituzten herrietan (Beasain, Ordizia eta Zumarraga), eutsi egin zaio kopuruari, oro har.
Zumarragako Ospitalean ingresatuta 18 paziente zeuden atzo. Bi lagunek jaso zuten sendagiria.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, denera 355 positibo kasu gehiago zenbatu ziren ostiralean, eta guztira 8.187 dira koronabirusa dutenak edo pasatu dutenak; Gipuzkoan, 1.424. Aurreko egunetik nabarmen behera egin du kutsatu kopuruak, 150 gutxiago. Analisietan negatibo eman dutenak atzo 931 kasu izan dira, eta ostegunean 1.039.
Goierrin, Itsasondon eta Zaldibian kasu bana agertu dira, eta dagoeneko 16 dira koronabirus kasu positiboren bat daukaten eskualdeko udalerriak.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
Beasain ………………… 25 (=)
Ordizia …………………. 24 (+2)
Zumarraga ………….… 16 (+1)
Legazpi……….…………. 10 (=)
Urretxu……..…………… 8 (=)
Legorreta……………….. 5 (=)
Zegama………………….. 5 (=)
Arama …………………… 1 (=)
Ataun ……………………. 1 (=)
Gaintza …………………. 1 (=)
Idiazabal ……………..… 1 (=)
Lazkao…………………… 1 (=)
Olaberria ……………….. 1 (=)
Segura …………………… 1 (=)
Itsasondo………………. 1 (+1)
Zaldibia ………………… 1 (+1)
GOIERRI…………….. 102 (+5)
AGIRIA. Osasun Sailaren txosten osoa. 2020-04-03
AGIRIA. Osasun Sailaren txosten osoa. 2020-04-02
AGIRIA. Osasun Sailaren txosten osoa. 2020-04-01

Zumarragako Ospitalean 18 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta./Asier Zaldua