Gaur goizean Zuhaiztiko etxearen eraikuntzan lan egiten ari zen langile batek erorketa bat izan du eta hil egin da. Segurtasun sailak ez du oraindik langilearen adina eta bizitokiaren berri eman.
Arcelor Mittaleko langileek eta zuzendaritzako kideek bilera egin dute gaur arratsaldean Zumarragan. Ez dago aldaketa handirik. Zuzendaritzakoek lana uzten dutenei indemnizazio apur bat altuagoa eskaini diete. Bestalde, Euskal Herriko gainontzeko
Olaberriko lantegi atarian ordu eta erdiko elkarretaratzea egin dute enpresa batzordeak deituta
Zumarragan ArcelorMittal multinazionalak duen lantegian atzo gertatutako lan istripuaren ondorioz langile bat hil eta gero, gaur goizean lantegian eta arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazan prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute. Goizeko elkarretaratzea lantegiko
Zumarragako ArcelorMittaleko langileek elkarretaratzea egin dute euren lankide baten heriotza salatzeko. Ez dute pankartarik jarri, ezta agiririk irakurri ere. Komunikatua arratsaldean irakurriko dute, Urretxu eta Zumarragako Langileria (UZL) kolektiboak antolatu
http://youtu.be/zlis2HXhGW4 Atzo gertatutako azken lan istripuak hildako bat utzi du Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian, 40 urteko urretxuarra, hain zuzen. Logistika sailean izandako istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Arcelorreko langileek gaur, eta 14:00etara arte egongo dira lantegiko sarreran. 24 orduko lanuztea ere deitu dute eta fabrikako produkzioa etenda egongo da gaurko 22:00ak arte.
Gaur goizean kontzentrazioa egin dute Urretxun, Labeaga kalean egiten ari diren etxeetan izandako lan istripua gaitzesteko. Atzo langile bat erori egin zen eta, buruan jasotako kolpearen ondorioz, hil egin zen.
Zumarragako ArcelorMittalen langile baten heriotza eragin duen lan istripu larria salatzeko elkarretaratzea deitu du Urretxu-Zumarragako Langileriak. Elkarretaratzea bihar izango da, ostiralarekin, 19:00etan Areizaga-Kalebarren plazan. Deialdia babestu dute: LAB, ELA, Gazte
Lasaren heriotza gaur egungo lan ereduari egotzi diote, eta horrelakoak berriz ere ez gertatzeko neurriak hartzeko deia egin dute.
Horga batek harrapatuta 30 urte inguruko langile bat hil zen atzo arratsaldean Arcelor Mittalek Zumarragan duen lantegian. Antza, eta Seguratasun Sailetik jakinarazi dutenez, 18:30ak inguruan gertatu zen istripua, eta bertan hil zen Logistika esparruan lanean ari zen gizonezkoa.
Zumarragako Arcelor-Mittal multinazionaleko lantegian izandako istripuan zauritutako bi langileak arriskutik kanpo daudela baieztatu dute sindikatuen iturriek. Aurreko ostiralean gertatu zen istripua Zumarragako siderurgia fabrikan. Bi langileak labe bateko elektrodoak igotzen dituen pistoi bat konpontzen ari ziren istripua jazo zenean. Lanean ari zirela pistoia erori zen eta erortzean bidean aurkitu zuen guztia kolpatu zuen. Kolpearen ondorioz mahuka bat apurtu zen eta mahukak berak zauritu zituen bi langileak.