
Zegamako industrialdean asteazkenean eta Zaldibiako Goizanen ostegunean jarriko dute unitate mugikorra.

Izarkomeko bazkide bihurtzeaz gain, telekomunikazioetako sarea kudeatzeko herritar ekimen publikoan urratsak egitea baloratu du kooperatibak. Udalak abantailak nabarmendu ditu, bai kostuaren jaitsieran, bai udal eraikinen Internet konexioan, bai kaleko wifi gune libreetan.

Aitor Larrañaga urretxuarra Thermaltake enpresa tailandiarraren modding txapelketan parte hartzen ari da, mundu osoko beste hamar lagunekin batera. Modding-ak ordenagailuak tuneatzean datza. Larrañagak lehiaketara aurkeztu duen ordenagailuak itsaspeko itxura du.

Edozein gailu mugikorretan eta ordenagailu bidez Zumarragari buruzko informazio osoa jasotzeko GeoZumarraga plataforma sortuko dute. Udalak bultzatuta sortu dute, eta oraindik erabat amaitu gabe badago ere, martxan aurki jarriko dutela iragarri dute. Zumarragari buruzko informazioa bilduko dute bertan, merkatariena, jatetxeena, ostalaritza establezimenduena… Eta horiekin batera herrian antolatzen diren jardura guztiak ere bildu nahi dituzte.

Lazkaoko KZguneak atzo, astelehena, ekin zion ikasturteari. Zazpi ikastaro emango ditu irailean. Metaposta, Google Apps, Interneten oinarrizko kurtsoa, irudia eta soinua, sare sozialak, software librea eta IT txartela ateratzeko kurtsoak jarri ditu. Oi...

Hamar egun beteko ditu gaur IK4-Lortek teknologia zentroak eraikin berrian. Uztailaren 16an ireki zuten hiru solairuko egoitza, Ordizian, Goierri Berrikuntza Gunean. Lortekek ia hamar urteko ibilbidea du —2002ko azaroan sortu zuten— lotura teknologien esparruko ikerkuntza eta garapenean. Zazpi milioi euroko inbertsioa egin dute. 50 langile ditu gaur egun, %65 goi mailako unibertsitate lizentziadunak, eta horietatik %20 doktoreak. Etorkizunean lan-taldea 90 edo 100 laguneraino haztea aurreikusten du. Goierriko eta inguruko enpresak —CAF, Arcelor Mittal, Fagor, Orkli, Ampo, Eredu, Orbea…— dira Lorteken bazkide. Kapitalaren «%100 pribatua» du, Jose Antonio Etxarri zuzendari orokorrak dioenez. Mondragon Taldekoa da, nahiz eta kooperatiba izan ez. Enpresen behar teknologikoak asetzeko zerbitzua eskaintzen du Lortekek, lotura teknologiak eta konexio prozesuak garatuz. Mota askotako soldadura teknikak garatzen dituzte, enpresentzat sistemak eta makina bereziak sortuz. Guztiz ekipatutako hiru pisu Lorteken eraikineko atalaurrean sartu orduko, zentroak garatutako piezen lagin bat ikusiko du bisitariak, showroom-ean. Beheko solairua da nagusia; han dago ikertzaileen areto luze argitsua. Tailerra eta laborategiak ondoan daude, espazio zabaletan antolatuak. Lehen pisuan bulegoak, eta bigarrenean zuzendaritza daude. Ikertzaileen bulegoa jakintza esparru askotako teknikarien lantokia da. Rosa Arregiren Sorkuntza eztanda irudia da nagusi, hondoko horman. «Lorteken filosofia islatzen du», dio Etxarrik: «Pertsona taldea, ideia eta ilusio asko dituztenak. Ideiak ernetzen [...]

Luix Argiztapen Adimenduna enpresa donostiarrak garatutako kale-argiteria sistema jarri du Zaldibiako Udalak herriko 13 farolatan. Led teknologia du, argi kutsadurarik ez du sortzen, eta %65eko energia aurrezpena damar, enpresaren eta udalaren arabera. Lardizabal eskolaren aurrean eta aldameneko aparkalekuan ipini dituzte farola bereziak. «Energia aurreztu, mantenu-lanen kostua murriztu eta ingurumena errespetatzen» direla azaldu du udalak teknologia berriko kale-argi sistemarekin. Horrez gain, «Gipuzkoan fabrikatutako produktuei bultzada» eman dakieke, neurri berean. Itxura batera, farolari begiratuta ez zaio aparteko aldaketarik nabaritzen, egiten duten argia zurizta izateaz aparte. «Argi zuria igortzen dute, eta hala koloreen eta formen erreprodukzio hobea lortzen da, objektuak hobeto bereizteko modua emanez eta argiztapen kalitatea hobetuz». Berrikuntza arlo teknologikoan dakarte. Mugimendu-sentsorea du farola bakoitzak —Zaldibian etorkizunean jartzeko aukera utzi dute—; inor gerturatzen bada, izan oinezkoa edo izan ibilgailua, potentzia handitu eta argikuntza gehitzen dute, automatikoki. Gero atzera jaisten du, mugimendurik sumatu ezean. Gauean ordu askotan argia alferrik ematea eragozten da horrela, baina behar denean ziurtatuta. Argiaren intentsitatea erregulatzeko sistema bat dute farolek. Zaldibian jarri dituzten farolek oraingoz gaueko ordu jakin batetik aurrera apaltzen dute. Energia aurrezpena Zaldibiakoa ez da Goierrin gauean kale-argien intentsitatea jaitsarazten den kasu bakarra. Udaleko iturriek adierazi dutenez, gauetan potentzia makalduta bakarrik, %65 aurrezten da energia kontsumoa, lehenagotik [...]

Lazkaoko EAJ alderdiak telefoniari buruzko ikastaro laburra antolatu du. Bi ordukoa izango da, apirilaren 16ko astean. Ingeniari elektroniko batek sakelako telefonoak eta tabletak, sistema eragileak, konexio motak, aplikazioak eta sektoreko hainbat zer...

Mondragon Unibertsitatearen Goierriko campusak 10 urte bete berri ditu, eta hori ospatzeko urteurren ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean unibertsitateak Ordizian duen eraikin nagusian, 18:30ean hasita. Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuak; Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko Errektoreak; Javier Sotil Mondragon Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagurtza alorreko presidenteordeak; Bixente Atxa unibertsitateko Goi Eskola politeknikoko koordinatzaileak; eta Manu Beraza Goierriko campuseko Goi Eskola Politeknikoko presidenteak parte hartuko dute ekitaldian, besteak beste. Goierriko Hitza egunkariak albiste zabala kaleratu du bihar papereko edizioan, campusaren hamar urteko historiari errepaso eginez.

Urriaren 25ean da tailerra, 'Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak' izenburukoa. Izena emateko epea 21era arte da.

Goierriko Kontseilu Sozialistak 'Teknologia eta kontrol soziala' hitzaldia antolatu du etzidamurako

Zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikaren alorrean historia egin duten 19 emakume aitzindariren biografiak biltzen ditu ‘Aitzindariak’ erakusketak. Urdaneta, Murumendi eta La Salle ikastetxeek ...

Urola Garaiko Lanbide Eskolak (UGLE) azoka teknologikoa antolatu du ostiral honetarako. Zumarragako Euskadi plazan izango da, 17:30ean. UGLEko ikasleek alor teknologiko ezberdinak lantzen dituzte eta ostiraleko azokan alor horien guztien

Urola Garaiko Lanbide Eskolak (UGLE) Aste Santuko oporraldirako eskaintza berri bat egin du. Teknologiaren inguruko tailerrak eskainiko dizkiete 9 eta 14 urte bitarteko haurrei. Diotenez, «jarduera hezitzaile baina, era berean,

Katastrofe naturaletan erreskate lanak egiteko balioko duen robota diseinatu eta fabrikatu dute Goierri Campuseko ikasleek. Prestatutako hiru prototipoekin probak egin dituzte