Itsasondoko liburutegi berriko sarbidea, txartelarekin
Itsasondon otsailaren 22an inauguratu zuten liburutegi berria. Sarbidea elektronikoki kontrolatuta dago, eta erabiltzaileek txartel behar dute. Udaletxera joan eta orri bat bete behar da. Txartelarekin edozein ordutan sar daiteke liburutegira. Hiru hilabetero eguneratu behar da. Bibliotekan, haurrentzat txokoa, irakurtzeko mahaiak, KZgunea, ikasgela eta wifia ere jarri dituzte.