Eskolako trikitilariak dira Eneko Urkola (Zaldibia, 2003) eta Irati Artzelus (Lazkao, 2004). Umetan musika eskolan hasiak, kalitate eta exekuzio maila oso ona ...
Zumarraga eta Urretxu trikitilari herriak dira Zumarragako Trikitixaren garaitik. Makina bat trikitilari eman dituzte bi herri hauek: Joxe Oria, Jose Migel Ormazabal, Urteaga anaiak, Zaldua anaiak, Zunzunegi anaiak, Elortza anaiak,
Agurtzane Elustondori ( Legazpi, 1975) txikitatik datorkio trikitia jotzeko sena. Bere amaren jaiotetxea izan zen Aginako Zumakortan soinu txiki batekin jolasean aritzen zen. ...
Edurne Iturbe (Urretxu, 1978) umetan hasi zen trikitixa jotzen. 13 urte bakarrik zituen irakasle lanetan hasi zenean eta makina bat ...
Aldiri eta Amalur Libre aldarrikapen festa antolatu dute hilaren 29rako. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute Amalurren eta 12:30ean triki-poteoa hasiko da. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Areizaga-Kalebarrenen. Ondoren rantxerak eta trikitixa
Iñaki Rezusta Txaxio (Ormaiztegi, 1996) trikitilaria da eta Guri 5! taldeko kidea ere bai. Lehen Hezkuntza Gradua egiten dabil, hirugarren mailan. ...
Larunbat arratsaldean Trikitilari Gazteen XVII Txapelketa jokatu zen Getarian. Zortzi bikotek parte hartu zuten eta Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta zumarragarrak izan ziren txapeldunak. Bigarren postuan Aitor Uzkudun eta Nahikari
Beasaingo Loinatz Musika Eskolako trikiti irakaslea da Juan Tapia (Asteasu, 1964) azkeneko 27-28 urteetan. Bihar Beasainen ospatuko den Euskal Herriko Trikiti Egunaren ...
Agurtzane Elustondo (Legazpi, 1975) trikitilaria da. Haurra zela hasi zen soinua jotzen. Iñaki Garmendia Laja izan zuen irakasle, eta ez dira ...
Garai bateko bizimodua islatzea du helburu Ataunen lau urtez behin antolatzen duten Ohitura Zaharren Egunak
Beasainen trikiti doinua non, Beñat Iturrioz (Beasain, 2000) han izaten da. Lehenengo txapela jantzi du Lazkaon. Ideiak garbi dituen gaztea da Beñat ...
Aldiri eta Amalur Libre taldeak festa antolatu du gaurko. Eguerdian prentsaurrekoa eman dute Amalurren kanpoaldean. 2015eko ekainean Espainiako Auzitegi Gorenak 100 elkarte eta herriko tabernen konfiskazioa agindu zuela gogoratu dute.
Legazpiarrek bakarkako lehen diskoa atera dute: "Elustondo". Martin Aginagalderenak dira kanta gehienak eta Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak ere parte hartu dute, besteak beste.
“Zopilotes taldearekin hasi naiz trikitiarekin gozatzen, inprobisatzeko aukera daukat” Umetatik, 10 urte zituela heldu zion Eneko Dorronsoro ataundarrak lehenengo aldiz soinu txikiari. Lehengusuaren etxean jo zituen lehenengo musika doinuak. Berehala Ataunen trikiti eskola sortu zuten eta 13 urte zituenean, Aintzane, Haritz, Aiora eta Goranerekin batera, Agautz trikiti talde sortu zuten. Urte batzutan trikitia utzita egon bada ere, berriro ere motibazioa aurkitu du trikitriarekin. Eskolak ematen ditu eta Los Zopilotes Txirriaos taldearekin plazaz plaza dabil, gustura eta pozik. Goierritarra aldizkaria duela 22 urte sortu zen eta urte hauetan guztietan makina bat kontu eta argazki kaleratu ditu. Eneko Dorronosorori elkarrizketa egin behar geniola eta, argazki artxibora jo genuen. Ataungo karpetan, Agautz trikitilari taldearen argazkia aurkitu genuen. Bertan dago Eneko Dorronsoro. Solasaldia hasteko, argazkia erakutsi diogu. Noizkoa ote da argazkia? Trikiarekin hasi eta hiru urtera jarri nion soinuari ikurrina. 13 bat urte izango nituen argazki horretan. 18 urte edukiko ditu argazki horrek. Aintzane, Haritz, Aiora eta Gorane dira besteak. Zure trikiti ibilbidea Agautzekin hasiko zen ezta? Bai. Arbizuko lehengusua trikiti ikasten ari zen Gozategirekin. Arratsalde pasa joan nintzen batean, 10 urte nituela, soinua hartu eta jotzen hasi nintzen, ‘Aitorren hizkuntza zaharra’ abestia atera nahian. Osabak galdetu zidan ea ikasi nahi nuen. Baietz esan [...]