Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Aldiri eta Amalur Libre festa ospatzen ari dira

Goierri
Politika

Aldiri eta Amalur Libre taldeak festa antolatu du gaurko. Eguerdian prentsaurrekoa eman dute Amalurren kanpoaldean. 2015eko ekainean Espainiako Auzitegi Gorenak 100 elkarte eta herriko tabernen konfiskazioa agindu zuela gogoratu dute.

2016/10/29
Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Aldiri eta Amalur Libre taldeak festa antolatu du gaurko. Eguerdian prentsaurrekoa eman dute Amalurren kanpoaldean. 2015eko ekainean Espainiako Auzitegi Gorenak 100 elkarte eta herriko tabernen konfiskazioa agindu zuela gogoratu dute. Horien artean Amalur eta Aldiri daude. “Europan inoiz parekorik izan ez duen eskandalu juridiko eta politikoa” dela esan dute. “Premisa faltsu edo gezurretan oinarrituta, epaiaren helburua zilegi den ekinbide politiko eta soziokulturala oztopatzea ziren, bakearen etsaien helburuak hain zuzen. Gune hauen lapurretan gerra altxor gisara soilik uler daitek. Izan ere, 1936ko Estatu kolpe frankistaz geroztik, hau da egoitza politikoen kontra Estatuan inoiz izan den espoliaziorik handiena”. Azken urte betean Amalur eta Aldiri elkarteek, aurreko 25 urteetan bezala, herriei arnasa ematen jarraitu dutela gogoratu dute. “Mende laurdena baino gehiago bilgune bezala sortu, eraiki, negar eta irri egin, disfrutatu, amestu, hitz egin, tripa bete, eztabaidatu, ezagutu, lan egiteko gunea izan dira. Euskarak, feminismoak, elkartasunak, kulturak, ekologismoak edo eskubide sozialek espazio komunak eta ate irekiak topatu dituzte gurean eta azken urte honetan itxieraren mehatxua gainean izan arren, hala izaten jarraitu du”. Erabakia, bidegabeaz gain, ankerra dela esan dute. Izan ere, “itxiera edozein egunetan eman daiteke eta horrek buru gainean duten ezpataren zama gogoratzen digu”. Ezin dute elkartean mantenu lanik egin, lokala ustetan ez baita beraiena. Gainera, fiskalak enbargu berriak agindu ditu. Prozesuaren hasieran ez zeuden ondasunen enbargua. Epaitegi Konstituzionalean aurkeztutako errekurtsoa tramitera onartuko duten edo ez zain daude. Ez dute Espainiako epaitegietatik ezer onik espero, baina horrek sententzia Europako epaitegien aurrean errekurritzea ahalbideratuko die. Prozesua asko luza daiteke eta epaia berainduegi iritsi daiteke lokal askorentzat. Egoera “bidegabe” hau salatzeko egin daitekeen onena festa bat antolatzea dela uste dute. Horregatik antolatu dute gaurko Libre Eguna. “Elkarteen indarrezko ebaspena Urretxu eta Zumarragako herriei egiten zaien lapurreta da. Ehunka lagun erreferentziazko  gunerik gabe utzi nahi gaituzte, baina erratuta dabiltza. Badakite herri libre eta justuago bat lortzeko ametsari oztopoak jarri diezazkiotela, baina ezin zaiola inolaz ere mugarik jarri”. Triki-poteoa egiten ari dira eta 14:30ean bazkaria egingo dute Areizaga-Kalebarrenen. Ondoren, rantxerak eta trikitixa egongo dira. 20:00etan Petti musikari nafarrak kontzertua emango du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Kronometroak birrindu egin dituzte

2022/05/21
Goierri
2

"Merezitako" ospakizuna oparitu diote Ansoategiri

2022/05/21
Lazkao
3

Maiatzak 21, San Blas

2022/05/21
Idiazabal
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.