Udalbiltzak, Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak, bere burua berrantolatzeko batzarra egingo du larunbat honetan. Dagoeneko 1.227 hautetsik eman diote babesa, tartean 153 alkatek. Horietako bat da Igor Eguren; Ordiziako alkatea ez ezik, Udalbiltzako talde sustatzaileko kidea ere bada.
Etorkizuneko Udalbiltza sortzeko eta berrantolatzeko talde eragilean Goierriko bi hautetsi daude: Ordiziako alkate Igor Eguren, eta Aramako alkate Asier Mujika. Larunbatean aurkeztu zuten talde eragilea, Iruñean. Hamazazpi alkate-zinegotzik osatu dute...
Bi idazlek egonaldiak egingo dituzte, eta ipuin luze bana idatziko dute herriotan jasotakoarekin.
http://youtu.be/uYIKSqHUKSI Euskal Herriko 120 udal hautetsi bertan zirela, Udalbiltzak batzarra egin du gaur goizean Ordizian. 12:15ean Barrenako parkean ekitaldi publikoa egin dute eta bertan, Udalbiltzak Euskal Herritartasuna eta Euskal Herriaren aitortza sustatuko dituela jakinarazi dute. Euskal Herritaratsuna ildoari helduta, “Euskal Herritarrak gara” egitasmoa eramango du aurrera.