Igor Eguren eta Axier Mujika Udalbiltzako zuzendaritzan egongo dira

Gaur egin dute Donostian Udalbiltza berrosatzeko batzarra, eta bertan zehaztu dutenez, hemeretzi kidek osatuko dute Udalbiltzaren zuzendaritza berria. Tartean bi goierritar daude, Gipuzkoako ordekari modura: Igor Eguren Ordiziako alkatea eta Axier Mujika Aramako alkatea. Udalbiltzaren lehendakaria Mertxe Aizpurua Usurbilgo (Gipuzkoa) alkatea izango da.
Udalbiltza Euskal Herriko Udalen eta hautetsien Biltzarra berrosatzeko batzarra  Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin dute, eta bertan 600 lagun pasa izan dira, haietatik 563 hautetsiak. Hiru gai zeuden bozkatzeko —Udalbiltzaren lehentasunak, zuzendaritza eta funtzionamendua—, eta hirurak onartu egin dira: aurreneko biak, aho batez; hirugarrenean, abstentzio batekin. GoiBerrik Igor Egureni egindako elkarrizketaren bideoa. Zuzendaritza osoa Mertxe Aizpuruaren hitzaldia BERRIAren bilduma Udalbiltzari buruz Igor Egurenek erantzundako galderak Larunbateko argazkiak
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa