http://youtu.be/5eymKehNUZE Goierriko Hitzak, Amets Bide dantza taldeak eta Hitzaro euskara elkarteak urteurren jaialdia egin dute asteburuan, Ordizian. Elkarlanean antolatutako festa izan da, Amets Bideren 50. urtemuga, Hitzaroren 20.a eta Hitzaren 10.a batera ospatzeko. Umeentzako 1,2,3 goazen dantzara! ikuskizuna, Amets Bidekoen dantza erakustaldia eta kantu-afaria egin zituzten, besteak beste. Arratsalde partetik hasita, giro ederra izan zen Ordiziako plazan, Telleriarteko talogileek eta sagardo kupelak lagunduta; baita frontoian ere, afal garaian.