Urteurren borobila, elkarlanean

http://youtu.be/5eymKehNUZE Goierriko Hitzak, Amets Bide dantza taldeak eta Hitzaro euskara elkarteak urteurren jaialdia egin dute asteburuan, Ordizian. Elkarlanean antolatutako festa izan da, Amets Bideren 50. urtemuga, Hitzaroren 20.a eta Hitzaren 10.a batera ospatzeko. Umeentzako 1,2,3 goazen dantzara! ikuskizuna, Amets Bidekoen dantza erakustaldia eta kantu-afaria egin zituzten, besteak beste. Arratsalde partetik hasita, giro ederra izan zen Ordiziako plazan, Telleriarteko talogileek eta sagardo kupelak lagunduta; baita frontoian ere, afal garaian.

Goierriko Hitzak, Amets Bide dantza taldeak eta Hitzaro euskara elkarteak urteurren jaialdia egin dute asteburuan, Ordizian. Elkarlanean antolatutako festa izan da, Amets Bideren 50. urtemuga, Hitzaroren 20.a eta Hitzaren 10.a batera ospatzeko. Umeentzako 1,2,3 goazen dantzara! ikuskizuna, Amets Bidekoen dantza erakustaldia eta kantu-afaria egin zituzten, besteak beste. Arratsalde partetik hasita, giro ederra izan zen Ordiziako plazan, Telleriarteko talogileek eta sagardo kupelak lagunduta; baita frontoian ere, afal garaian. Aitor Furundarena soinu-joleak alaitu zuen afal ondoko giroa, euskal kanta ezagunekin. Goierriko Hitzaren izenean, eskerrik asko larunbateko jaialdian parte hartu zutenei eta gurekin batera ospatzera etorri zineten guztioi.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa