Goierri Valleyk kudeaketa plana eta urteko aurrekontua onartu du ez-ohiko batzar orokorrean. Goierriko industrian inpaktu positibo eta jasangarri baten aldeko apustuan lan egiten jarraituko du.
Agerraldia egin dute gaur Ezkioko geltokian Jon Luqui Urretxuko alkateak, Leire Artola Beasaingo alkateak, Eric Galvez Legazpiko alkateak eta Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak.
Gipuzkoan euskararen ulermena orokortzea eta hiztunak euskaraz aritzearen aldeko kultura eta adostasun soziala nagusitzea ditu helburu. Hainbat goierritarrek parte hartu dute aurkezpenean.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakaria, Belen Mendez de Vigo eta Bergarako Elikagai Bankuko ordezkaria, Jose Mari Beitia Zerainen izan dira gaur goizean dirua jasotzen.
Goierrin Lurraldebusen zerbitzua ematen duen autobus konpainia da. Hamasei autobus eta 35 langile ditu.
Diagnostikoaren ondorioak datorren ostegunean, hilak 13, Kultur Etxean 18:00etan egingo den saio irekian partekatuko dituzte. Udalak aurrera begira hartutako konpromisoak ere aurkeztuko dituzte.
Gutxieneko pentsioa 1.134 eurokoa izatea eskatzen dute. Goierriko 18.089 pentsiodunetatik, 7.226k pentsio txikiagoa dute. Sinadurak biltzen ari dira legebiltzarrean gaia aztertu dezaten.
Pasa den urteko ekainean ireki zituen ateak Sindikatoa dendak Gabiria, Ormaiztegi eta Itsaso hartzen dituen Alegia auzoan. Bederatzi ekoizle, bi hornitzaile eta 60 bazkide ditu gaur gaurkoz. Proba gaindituta, balorazio positiboa egin diote dendaren jardunari zuzendaritza taldeko kideek.
Koldo Cadiernok 'Inoiz eta inon izan ez diren paisaiak' erakusketa irekiko du gaur
Urretxu-Zumarragako arte eszenikoen zikloaren hasiera, Kukai dantza taldearen 'Txalaparta' ikuskizuna Beasainen. 'Go!azen' musikala Ordizian, Hizpideren agur kontzertua Seguran, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albistean.
Otsailaren 14an izango da emanaldia Herri Antzokian. Sarrerak 12 euro balio du.
Ordiziaren aurka jokatuko du Domingo Agirreko kantxan, 18:00etan. Klubak deialdia egin die jarraitzaileei, taldea animatzera joateko.
Berritu egingo dituzte instalazioak, eta obrak hiru hilabetez luzatuko dira.
Herriko eragileei eta norbanakoei parte hartzeko dei egin diete. Larunbateko kontzertua antolatzeko, herritarren proposamenak ere jaso nahi ditu udalak.
Otsailaren 14an izango da, 18:30ean, Kulturgunean.
Herri barruko hainbat kale trafikoari itxita egongo dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Gaur 18:30ean Beasaingo Erauskin plazan eta 19:00etan Ordiziako plazan antolatu dituzte protestak koordinadora feministek. Bihar, Lazkaon elkartuko dira, 13:00etan.