Urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra ospatuko dituzte aurten San Blas jaiak Idiazabalen. Pregoia eta Axariaren jaitsiera urtarrilaren 31n egingo dituzte. Gaur hasiko dira egitaraua etxeetara banatzen.
1966 eta 1968 urte artean Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren eskariz egindako lan bat da. Hiru hilabetez egongo da Zumalakarregi museoan ikusgai.
Bertan jasotzen diren proiektuekin ados dagoen arren, gobernantza ereduan aurrerapausoak eman behar direla uste du.
Lemniskata sare herrikoiak abian du 'Urtarrila, matematikaren bila' zikloa. Besteak beste, ostiralero hitzaldiak egingo dituzte hilabetea bukatu arte, Beasaingo Igartzako jauregian. Beste hiru ziklo ere izango dira aurten.
Urte osora zabalduko da ospakizuna. Ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu dute, 'Oso ondo... Berriro!' izenburupean. Ekitaldi nagusia urriaren 11n izango da, izenburu bereko jaialdia. Atzo aurkeztu zituzten egitarauaren xehetasunak.
Abenduaren 28an izan zen, zirkulazioko tirabira batean Lazkaon. Bi gizonek iraindu, kolpatu eta lurrera bota zutela salatu du.
'Bihar arte soilik' antzezlana Legazpin, Keia eta Nabasi taldeak Zaldibian, Igartza Musika zikloaren hasiera igandean, Garingo San Sebastian jaiak, bisita gidatuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Maitane Ormazabal adituak egingo du, herritar guztiei zuzenduta. Udalak antolatu du, Altxa Burua Legazpi ekimenaren barruan.
Kubatar jatorriko musikariak astelehenean egingo dute kontzertua.
'Denbora' diskoko kantuak joko ditu perkusionista ordiziarra buru duen taldeak.
ZEK Zaldibiako Ekintza Kulturala talde sortu berriak antolatu duen lehen kontzertua da.
Harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko antzezlan bat da, eta Mikele Arizkorreta legazpiarra da aktoreetako bat.
Oianguko talde bat ohorezko mailan jokatzen arituko da eta bestea EH ligan.
Urtarrilaren 26rako antolatu dute aurtengo bisita. Jaio berriak diren arkumeak ikusteaz gain, gazta nola egiten den ikasteko aukera izango dute bertaratutakoek.