10 urteren ondoren, Erdi Aroko festa egingo dute larunbatean. Herriko zortzi neska gaztek berreskuratu dute ekimena. Herri afarian 400 herritar elkartzea espero da.
Chelo Velasco eta Fidel Fernandez EHMren iazko irabazleak Beasainen izango dira. Marimurumendin lehen hiru neskak aterako dira berriz. G2H irekia dator aurten.
Orkli kooperatiba elkarteko Gizarte Kontseiluak sustatzen ditu Orklidea sariak. Uztailaren 23ra arteko epea dago Orklira proiektuak bidaltzeko aukera.
550 korrikalarik eman dute izena. 56 emakumezkoak dira. Ostiralean 23:00etan abiatuko dira Beasaindik Aralarrera bidean. Uxua Barandiaran beasaindarrak eta Xabier Molina urretxuarrak lasterketa aurretik dituzten sentsazioen berri eman dute.
Uztailaren 18an hasiko dira boxeo jaialdiarekin. Lehenengo asteburua haurrena da.
Urteko lanari jarraipena emateko eta ikasleriaren arteko komunitate politikoa indartzen jarraitzeko, Zaldibia eta Lazkao artean Eskola Ibiltaria egingo du gaur eta bihar Goierriko IAk.
Jarduera fisikora eta distantzia luzeetara «ohituta» dago Irving Bennett mendi korrikalari panamarra. Kilometroak pilatu ditu urtez urte korrika. Ehunmilak ultra trailean «ondo pasatzea» espero du.
Ehunmilak ultra-trailak, G2Handiak Goierri trailak eta Marimurumendi mendi maratoiak osatzen dute Ehunmilak trilogia. Oskar Rodriguezek hirurak egin ditu, eta Koldo Galarretak eta Saioa Iriondok aurtengoak bukatuz gero osatuko dute hirukoa.
Ehunmiletako lasterketa ertainean, Goierriko Bi Handietan, 550 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino hamahiru gehiago. Gizonezkoak 494 dira (%89,8), eta emakumezkoak 56 (%10,2).
Gaussek eta Mokelak jokatuko dute, iaz bezalaxe.
'Biztanlerik gabeko etxeko biztanleak' obra estreinatuko dute hilaren 17an.
Ehunmilak ultra-trailaren, Goierriko Bi Handiak trailaren eta Marimurumendi mendi maratoiaren ibilbideak mapa bakarrean irudikatu ditu GOIERRIKO HITZA-k, baita haien jarraipena egiteko autobus zerbitzuen ordutegia ere.
jaiak irailaren 12tik 14ra bitarteko asteburuan ospatuko dira. Eskaerak hilaren 22ra arte egin behar dira, udalaren egoitza elektronikoan.
Autoen abiadura mugatzea eta bidea bertakoentzat bakarrik izatea, eta erabiltzaile guztiei zuzendutako seinaleztapena jartzea proposatu dute. Goiko biderako ere egin dituzte proposamenak.