San Andres eguna eta mozorro eguna da gaur Ormaiztegin. Eliza inguruan elkartu dira herritarrak eguraldi ona aprobetxatuta, odolki eta saldarekin. Lourdes Azpiazu, Mikel Alberdi eta Pedro Jaka omendu ditu udalak.
50 bat lagun elkartu dira Urretxuko udaletxeko portalean euskaraz aritzeko. Euskaraz eta euskara konpartitzea du helburu ekimenak.
Hirugarren ligako bigarren jardunaldia izan da. Sei taldek parte hartu dute, tartean Beasaingo Lorea taldeak.
Jakintza ikastolaren sorreratik hasi zen haurrei euskarazko irakaskuntza berritzailea ematen, 1968an. Erretiroa hartu arte, bertako irakasle izan zen. Astelehenean egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna Ordiziako Andre Mari elizan.
Mondragon Unibertsitateko ikasleak Pertsonetan Oinarritutako Eraldaketa ataleko lehen saria jaso du.
Ampo taldeko zegamarrak eta gabiriarrak afizionatuetan jarraituko dute, 2024ko denboraldi oparoa osatuta. Gaur aurkeztu dute taldea, eta Mikel Gaztañaga itsasondoarra izango da kirol zuzendaria.
Gaur eguerdian banatu dituzte Ilintik, Garagunek eta Movember Legazpi taldeak elkarlanean egindako sentsibilizazio kanpainaren sariak. Hamar legazpiar izan dira saridunak.
Jentilbaratza elkartearen webgunean jarriko dituzte, 10:00etatik aurrera. Ibilaldi magikoa abenduaren 22an izango da.
Lardizabal Herri Eskolako LH6ko ikasleek egindako 'Txokorako bidea' bideoak jaso ditu boto gehien. 500 euroko saria jaso dute, hainbat produktutan bonu bidez gastatzeko.
Ormaiztegiko San Andres jaiak, Euskararen Eguna girotzeko ekitaldiak, kontzertuak, antzezlanak, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Dokumentala datorren asteartean aurkeztuko dute, 19:00etan, Labeaga aretoan
Abenduaren 15era arte dago soinketa gelako urte osoko bonuan edo Mugiment txartelean baja emateko epea irekita. Idiazabalgo Udalak hilabete aurreratu du aurten baja emateko epea.
Zepai, Bikuña, Galo Zudaire eta Labealde kaleetan eta Mikel Deunaren plazan LED argiteria jarri eta arketak egokituko dituzte.
Azaroan Musika zikloaren barruan kokatzen da saioa. Sarrera doan izango da.