
Argi-Berri eta Osinberderen ondoren, hirugarren kanporaketa da biharkoa. Mikel Etxezarreta olaberritarra dago partaideen artean.

Lazkaoko Ikastolako ikasle eta irakasleek parte hartu dute korrikaldi txikian.

Lardizabal Herri Eskolakoek Korrika Txikia egin dute herriari itzulia emanez eta ikastetxe atarian ekitaldia eginez.

Adinka banatutako hiru zutabe egin dituzte, eta Barrena parkean amaitu dute denek. Dantzaldiarekin amaitu dute Korrika Txikia.

XIV. Ipuin Narrazio Lehiaketaren finala ere jokatuko da. Ez da goierritarrik izango.

Azken partidaren faltan da Ordizia, eta garaipenak play offetarako sailkapena ziurtatuko lieke. Apirilaren 12an dute partida Altamiran, 12:30ean.

Hegialden hasi eta Azokaraino, ehunka ikaslek parte hartu dute euskararen aldeko korrikaldian. Musika festarekin amaitu da Korrika Txikia.

Foru Aldundiak antolatutako espazio berritzaile honetan gazteen ongizatea, nahi ez den bakardadea, inklusioa, elikadura jasangarria eta belaunaldi arteko loturak izango dituzte aztergai eta mintzagai bihar iluntzera arte, hainbat jarduera medio.

Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako udalek Errenta Aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi dute Lazkaoko udaleko areto nagusian, gaur, 11:00etan. UEMAK ere bertako kide diren udalei eta eragileei ere deia luzatu die.

24. Korrikaren etorrera, Aztiri Bat bertso sariketa, Martxoan Bertsoko finala, Zeraingo II. Gazte Festak, antzezlanak, kontzertuak, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Igartzako jauregian izango da, 19:00etan. Publiko orokorrari irekia da. Europako kantu klasikotik euskal musikara bidaia egingo dute emanaldian.

Entseguak antolatu ditu Aurtzaka dantza taldeak apirilaren 24an eta maiatzaren 8an, 19:00etatik 20:30era.

Apirilaren 12ra arte kartel hautagaien artean gustukoena bozkatzeko aukera dute herritarrek.

Korrika CAF ingurutik pasatzen denerako egin du deialdia Palestinaren Elkartasuna plataformak.

Maite Fernandez Azkonak gaur eskainiko du zikloko azken hitzaldia, Igartzako jauregian, 19:00etan.

Zaldibiako, Lazkaoko, Anoeta eta Ibarrako dantzari gazteak elkartuko dira.

Tartean Teatroak 'Kandida' antzezlana taularatuko du gaur Ordizian.

Aurrerantzean, Topa Ostatuan utziko dute ogia eta aukera izango da ogia eta aldizkarien erreserba egiteko astelehenetik igandera.


