Antzerkia: 'Almazenean'
Otsailaren 9an, 20:30ean, Almazenean antzezlana izango da ikusgai Ordiziako Herri Antzokian, Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan.
Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. David Desola idazle kataluniarraren komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzezlan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen 2003an.
- Zuzendaritza. Begoña Bilbao
- Antzezleak. Zuhaitz Gurrutxaga, Iker Galartza
- Ekoizpena. Txalo produkzioak
- Iraupena. 60 minutu












