Arte eszenikoak

Arriaran Itsasotik banatu zenekoa aitzakia hartuta, auzo eta herri izaerei buruzko solasaldia

Iker Santxok, Pilare Muxikak eta Mikel Dorronsorok makina bat datu historiko eman dituzte, Arriaraini, Itsasori eta Gudugarretari buruz. Intxaurpe elkartea izan da antolatzailea, eta bertan egin dituzte solasaldia eta ondorengo bazkaria.

Arte martzialak

Wushu-Kung Fu arte martzialak ehun kirolari elkartu ditu Beasainen

Lorea klubak antolatutako topaketan, Iruñeko, Burgosko, Tolosako eta Donostiako hainbat klubek ere parte hartu dute. Antzizar kiroldegiko pilotalekua izan da topagunea, eta harmailak publikoz bete dira goizean.

San Andres jaiak

Elegante eguna da gaur Ormaiztegin

San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.

Berrikuntzak

Urbiako fondako teilatuko lanak amaitzear

Datorren astean amaituko dituzte lanak, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak esan duenez. Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkate eta partzuergoko lehendakariak nabarmendu helburu nagusia «fonda berriz zabaltzea» dela.

Indarkeria martxista

Ertzaintza Beasainen gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da

Erasoa Barrendain plazan gertatu zen asteazkenean, GOIERRIKO HITZAk jakin ahal izan duenez.

Goierriko Hitza
Kazetaritza
AITOR GARMENDIA ETXEBERRIA. Kazetaria

«Bertatik bertako kazetaritza egitea gustatzen zait gehien»

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatuko dira gaur Andoainen. Hautagaien artean, Aitor Garmendia (Itsasondo, 2000) ‘Berria’-ko kazetaria dago; Ceutako (Espainia) etorkinen auziaren inguruan egin zuen lanarengatik.

Manex Usarralde Garmendia
SANTA ZEZILIA

Legazpiko musikariak prest daude Santa Zezilia ospatzeko

Txistulariek, errondailako kideek, abesbatzako kantariek eta musika bandako musikariek urteko hitzordu nagusia dute bihar Urbeltz pilotalekuan, 19:00etan. Gonbidapenak agortuta daude. Igandean soul doinuen emanaldia izango da Latxartegin, eta astelehenean, Doinua musika eskolako kideek kalejira eta kontzertua egingo dituzte.

Aizkora

Euskadiko Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finala Zumarragara itzuliko da, 35 urteren ondoren

Iker Vicente Saralegi, Julen Alberdi Zinkunegi, Hodei Ezpeleta Lopetegi, Eneko Otaño Aizpuru, Arkaitz Etxebeste Lizarazu eta Ibai Soroa Mugerza lehiatuko dira.

Agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Ormaiztegiko San Andres jaietako lehen asteburua, Santa Zeziliaren jirako kalejirak eta kontzertuak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, mahai-inguruak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Movember

Legazpiko Udalak ere bat egin du Movember mugimenduarekin

Hilaren amaierara arte udaletxeko fatxadak granate kolorez argiztatuko ditu. Goierri garaian oraindik indarrean dago kanpaina, eta datorren asterako hitzaldi bat eta pintxo potea daude programatuta Urretxun. Legazpin bertsolariek eta Tipi-Tapako ibiltariek elkartasuna adierazi diote.

Paris eta Nazabal Goikoa baserrien arteko bidea itxita egongo da bihar

Lazkaomendi aldera joateko Miranda baserriko aldapa erabiltzeko deia egin Zaldibiako Udalak.

I. Gurrutxaga
Musika eta dantza

Korrontziren ‘Mundua Dantzan’ emanaldia Ataunen

Oinkari eta Otsoak dantza taldeek ere parte hartuko dute emanaldian. Sarrerak eskuragarri daude Errotataundin eta Martintxon.

M. Usarralde

Montejurrako hilketei buruzko nobela aurkeztuko dute astelehenean Legazpin

'Semilla de libertad' du izenburua, eta David Martinez Lasa tolosarra da egilea. Aurkezpena 19:00etan izango da, Kultur Etxeko areto nagusian.

Bertso-bazkaria

Lizaso eta Zubeldia Gabiriako bertso bazkarian

Igandean izango da bertso bazkarian izena emateko azken eguna. Horretarako, 617377172 telefono zenbakira deitu behar da.

Manex Usarralde Garmendia
Mantentze lanak

Bypass-a jarriko dute Ormaiztegi eta Zumarraga artean igandean, asfaltatze lanak egiteko

Ostiral arratsaldeko lehenengo orduan ezkerreko erreia itxiko dute Beasaingo noranzkoan by-passa prestatzeko lanekin hasteko.

BERTSOLARITZA

Xabier Amuriza Xalbadorren inguruan Gerrikon

'Xalbador, bat-bateko mirakulua' kantaldia eta solasaldia eskainiko du Amurizak.

Manex Usarralde Garmendia
Mantentze lanak

Errei-mozketak izango dira igandean N-Iean, Goierrin eta Tolosaldean

Landaredia eta sastrakak garbitzeko lanek hainbat tartetan eragingo dute, Goierri eta Tolosaldea arteko zenbait gunetako bi noranzkoetan.

Izaro Villarreal
San Andres jaiak

Ormaiztegi prest da San Andres jaiei hasiera emateko

Gaur goizean apaindu dute eliz ataria, azaroaren hasieran hainbat herritarrek sortutako apaingarrikin. Lehenengo aldiz egin dute aurten ekimena.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa