Antzerkia: 'La sed del minotauro'
Apirilaren 12an, 20:30ean, La sed del minotauro antzezlana (elebitan) izango da ikusgai Beasaingo Usurbe antzokian, Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan.
Antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Hotz egiten duen leku bateko kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Bezeroak sartuirtenean dabiltza, maitasunaren bila, ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi.
- Zuzendaritza. Alex Gerediaga
- Antzezleak. Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga, Leire Ucha, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. De Jauregui.
- Ekoizpena. Khea Ziater
- Iraupena. 80 minutu
- Hizkuntza. Elebitan












