Antzerkia: 'Lucha y metamorfosis de una mujer'
Apirilaren 25ean, 20:30ean, Lucha y metamorfosis de una mujer antzezlana egingo dute Ordiziako Herri Antzokian (gazteleraz), Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan.
- Egilea: Eduoard Louis
- Ekoizpena: Ttanttaka Teatroa
- Antzezleak: Eneko Sagardoi, Eva Trancon eta Vito Rogado
- Zuzendaritza: Fernando Bernues
- Iraupena: 60 minutu
SINOPSIA
Ustekabean amaren gaztaroko autoerretratu bat aurkitu ondoren, Edouard Louisek gogora ekarriko du baztertuta, menderatuta eta are gizonezkoek eragindako indarkeriak makurtuta bizi den eta 45 urterekin matxinatu, ihes egin eta pixkanaka bere askatasuna eraikiko duen emakume baten irudia. Gizarte patriarkalak, familiak eta baita semeak ere suntsitutako emakume baten metamorfosia. Emakume hori, gero, berriz aurkituko da semearekin eta hark, publikoki, duintasuna itzuliko dio.