Aurkezpena eta estreinaldia: 'Olaberria 1936-1945' liburua eta 'Eraman zutela' dokumentala
2023ko uztailean 1936ko gerrak eta ondorenean errepresioa jasan zuten olaberritar guztiak omendu zituzten Bujanda eta Lasa plazan. Aimar Maiz Martxoaren 30ean, 12:00etan, Maria Laespada Lazpita eta Javier Buces Cabello Aranzadi Zientzia elkarteko historialariek ondutako Olaberria 1936-1945 liburua eta Mikel Balerdi Arruabarrenak eta Deñe Garcia-Bravo Alberdik egindako Eraman zutela dokumentala estreinatuko dituzte Olaberriko kultur areto berrian.
Olargi Memoria Historikoko taldeak, Olaberriko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Aztarna Productions-ek elkarlanean egindako lanaren emaitza da.














