Azoka: Aramako Garagardo azoka

Maiatzaren 23an, 19:00etatik aurrera, Garagardo azoka egingo dute Araman, Loitza pilotalekuko plazan. Hamar garagardo desberdin dastatzeko aukera izango da; tartean, Goierriko Basabe garagardo etxearen hiru mota. Alkoholik gabekoa eta Radlerra ere bai. Edanaz gain, pintxo beroak ere aukeran izango dira.