Azoka: Idiazabalgo XVII. Gazta Azoka

Maiatzaren 3an eta 4an XVII. Gazta Azoka ospatuko dute Idiazabalen.
Maiatzak 4, igandea
- 10:00. Azokaren irekiera eta txistularien kalejira.
- 11:00. Haurrentzako jolas kooperatiboak, futbitoko zelaian.
- 11:30. Gazta txapelketa herrikoia, Plaza Nagusian.
- 11:45. Gazta egite eta ketze erakustaldia era moderno eta tradizionalean, Txomenarena parkean.
- 12:30. Artaldea pasako da herriko kaleetatik. Ondoren, ile mozketa erakustaldia Euskal Ardi Moztaileen elkartearen eskutik, Txomenarena parkean.
- 14:00. Omenaldia eta sari banaketa ekitaldia, udaletxe aurrean.