Azoka: Ordiziako Artzain Eguna
Apirilaren 8an Artzain Eguna ospatuko dute Ordizian. Alameda jatetxeko Gorka Txapartegik ebakiko du Idiazabal Gazta Berria.
EGITARAUA
- 09:00. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Garagartza plazan. Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.
- 10:00-14:00. Nikolas Lekuona Plazan: haurrentzat ‘Artzainen herri kirolak’ jolasak. Ingurune horretan Artzain Gazta Elkarteko artzain eta Idiazabal Gazta ekoizleen salmenta postuak kokatuko dira.
- 11:00. Artaldeak igaroko dira herrigunean.
- 11:15. Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan.
- 11:30. Mamia egitearen erakustaldia Garagartza plazan.
- 11:30. Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, Aspanogiren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.
- 12:15. Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.
**Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere jarriko dira. Trikitilariek eta dultzaina-joleek alaituko dute herria.














