Azoka: San Tomas azoka
Abenduaren 17an, 11:00etan hasita, San Tomas azoka ospatuko dute Legazpiko Azokan, Domingo Agirre ikastetxeko ikasle, irakasle eta familiek antolatuta.
Talo txokoa, txorizoa egiten ikasteko txokoa, gaztagintza, eskulanak, saskigintza, baserriko tresnen txokoa, barazkien txokoa, asto-txuxua, gaztaina erreak…
Aurten berritasun moduan, saskigintza txokoan Aspaceko lagunak izango dira. Azokan bertan, haiek egiten dituzten lanak ikusi eta erosi ahal izango dira.













