Bakarrizketa: Jon Plazaolaren 'Aa aita'
Irailaren 18an, 19:00etan, Jon Plazaolak Aa aita bakarrizketa berriaren aurrestreinaldia egingo du Urretxuko Labeaga aretoan. Aitatasunari buruzko bakarrizketa da. Sarrerak abuztuaren 1ean jarriko dituzte salgai, 09:00etan, barreman.eus webgunean.
Ekitaldia Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute. Udazkeneko Aroz Aro euskarazko programazioaren lehen ekitaldia izango da.












