Baserritarren Eguna
Igandean, goizetik hasi eta eguerdi partera arte, Baserritarren Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa egingo dituzte Idiazabalen:
- Herriko ganadu erakusketa
- Baserriko lan tresneria erakusketa
- Artzai Gazta eta herriko gazta eta bertako produktuen postuak
- Herri kirolak
- Gazta egite erakustaldia
- Haurrentzako gazta dastaketa herrikoia
- Sari banaketa lurraldeetako 40 gazta onenen artean
- Herriko txekorrarekin egindako herri bazkaria
- Gaztaren Interpretazio Zentroan ate irekiak














