Biltzarra: Gaztaren VIII. Biltzarra
Urriaren 6an, 09:00etatik 14:00etara, Gaztaren VIII. Biltzarra egingo dute Ordiziako Barrena kultur etxean.
VIII. Gaztaren Biltzarreko egitaraua
Hurrenez hurren, 9:00etan hasita, hauek izango dira biltzarreko hitzaldiak eta mahai ingurua:
- Abeltzaintza estentsiboaren ingurumen zerbitzuak. Biodibertsitatearen kontserbazioa eta klima aldaketaren aurkako borroka. Gerardo Morenok egingo du hitzaldia. Salamankako Unibertsitateko Biologia doktorea eta Extremadurako Unibertsitateko katedraduna da.
- Kalitatezko esnea, berrikuntza eta merkatua. Sorkuntza bideen eta elikagaien hornikuntzaz ariko da Mikel Zeberio. Basque Culinary Center-eko irakaslea, kazetaria, sumiller-a edota Petramora ganadutegiko jabekidea da.
- Elikagaien sektoreko esterilizazioa. Gazta instalakuntzetarako aplikazio zuzenak. Ozonoan oinarrituriko soluzioak. Rafael Camarena eta Francisco Javier Montaner-ek egingo dute hitzaldia. Ozone Technology enpresako gerentea eta ingeniaria dira. Ozonoa erabiliz, kutsadura kimikorik gabeko soluzioa eskaintzen dute, bakteriak eta mikroorganismoak suntsitzeko gai dena.
- Mahai ingurua. Jon Odriozolak moderatuko du. Aurreko biltzarretan jorratutako gaiak landuko dituzte, eta hurrengo urtera begira antolatu daitezkeenaz hitz egingo dute.