Bisita gidatua: 'Naturaren eta historiaren ondarean murgilduz'
Urriaren 7an eta 14an (11:00-12:00), Naturaren eta historiaren ondarean murgilduz bisita gidatua izango da, Ataun San Martingo plazatik abiatuta.
“Herritar nahiz kanpotarrei Ataunek dituen ondare aipagarri batzuk bertatik bertara ezagutaraztea da helburua; bide batez, ondarea balioan jarriz. Hau da, guztiona dela jabetuz, datozen belaunaldiei trasmititzeko bitartekari izanik. San Martingo plazan burutuko da guztia: ingurua, mitologia, historia eta hurbileko eraikuntzak ezagutuz: Oinezko ibilaldi motz baten bidez, plazatik irten gabe, gidariak zuzenduko du bisita, bideko ondarea ikusi eta dastatuz: Plaza: armarriak, hilobiak, ubidea. Udaletxea San Martin eliza: (organo barrokoa, artxiboak). Guztia Usategiko koba, Jentilbaratzeko gaztelua eta Ataungo Domoa aurrez aurre direla”.