Bisita gidatua: Ordiziako Alde Zaharrean murgilduz
Martxoaren 28an, Ordiziako Alde Zaharrean murgilduta bisita gidatua izango da D’elikatuz zentrotik abiatuta. Aldez aurretik erreserba egin behar da turismo@ordizia.eus / Tfnoa. 943 88 22 90.
1268 urtean Alfontso X. Jakintsuak Villafranca izeneko hiribildua sortu zuenetik, gaur egunera arte izandako bilakaera ikusteko bisita gidatua. Erdi Aroko elipsetik buelta bat leku nabarmenenak ikusiz: familia boteretsuen jauregiak, Plaza Nagusia, eskulturak, Andre Mari Jasokundearen eliza,…