Dantza: '24 orduz dantzan'
Irailaren 20an, 20:00etan, 24 orduz dantzan ekimenari hasiera emango diote. Beasaingo Ostadar dantza taldeak antolatu du 40. urteurrenaren harira, eta Maurizia Aldeiturriagari omenaldia egiteko ere baliatuko dute. Beasaingo Bideluze plazan izango da, eta irailaren 21ean 20:00etan bukatuko da.














