Ekitaldia: Legorretako VIII. Asteburu solidarioa
Talidomidak kaltetuen aldeko V. Lasterketa Legorretan, Avite elkarteak eta Pikuk kirol klubak antolatuta, iaz. //Argazkia: Iñaki Gurrutxaga Urriaren 3an eta 4an Legorretako VIII. Asteburu solidarioa egingo dute. Hauxe da bi egunetako egitaraua:
Urriak 3, ostirala
- 18:00. Ataxia Telangiectasia gaixotasunari buruzko hitzaldia eta kontzertua AEFAT elkartearen eskutik, Herri Antzokian.
Urriak 4, larunbata
- 10:00. Artisau azoka, plazan.
- 11:00. Ibilbide oinez (4 km) edo Korrika (7 km).
- Ondoren. Sari banaketa eta Pikukada batukada.
- Eguerdian. XVI. Garagardo azoka.













