Errege desfilea: Errege magoak Legazpin
Urtarrilaren 5ean, 18:00etan abiatuko da Erregeen desfilea Bikuña kiroldegitik. Laubideraino joan, eta plazan amaituko dute desfilea. Laubiden geldialdia egingo dute, eta plazan, amaierako ekitaldia. Jaiotza egongo da jarrita plazan, eta erregeek ohiko eskaintza egin ondoren, udaletxeko balkoira igoko dira. Dantzarik ez da faltako bi gune horietan.
Eguraldiak laguntzen ez badu, Azokan egingo dute amaiera ekitaldia, gainerako guztia bertan behera utziz.













