Gipuzkoako Artzain Eguna
Irailaren 1ean, igandearekin, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin, egun osoko egitarauarekin. Besteak beste, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. lehiaketa eta Gipuzkoako 51. Artzain Txakurren Txapelketa egingo dituzte:
- 10:00 Postuen irekiera. Goizean zehar:
- Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa
- Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta
- Sagardo dastatzea
- 10:00-10:45 Gaztak jasotzeko tartearen hasiera
- 10:45 Gaztagintzaren lehena eta oraina
- 11:00 Gipuzkoako Artzai Gaztaren 35. lehiaketa
- 11:00 Gazta dastaketa herrikoia
- 11:00 Legazpiko Musika bandaren kalejira
- 11:30 Sagardo dastaketaren irekiera
- 11:45 Artzain txakur trebatze saioa
- 12:00 Gaztetxoen Gazta Lehiaketa
- 12:00 Ardi Okelaren Gipuzkoako 29. lehiaketa
- 12:15 Ardi mozte erakusketa
- 12:45 Ardi okelaren banaketa
- 13:00 Omenaldia:
- Gipuzkoako 2 artzain
- Ameriketan artzaintzan aritutako artzain euskaldunak
- Feli Arrese, artzantzaren alde egindako lanagatik
- Ondoren sari banaketa
- 14:30. Herri bazkaria Aitxuri jatetxean
- 17:30. Gipuzkoako 51. Artzain Txakur Txapelketa, Urtatazako zelaian.