Hitzaldia eta kantaldia: Niko Etxart
Abenduaren 12an, 18:30ean, Niko Etxart musikariak hitzaldia eta kantaldia egingo du Lazkaoko Gerriko Txokoan, Hitz&Musik zikloaren barruan.
Niko Etxart (Altzürükü, Zuberoa, 1953). 70 urte betea da, aurten, euskal rock-and-rollaren aitzindaria. Zuberoan jaio arren, Parisen hazia, han eduki zuen euskal musikarekin lehenengo hartu-emana. 1970eko hamarkadan Euskal Herriratuta, rocka euskaraz lantzen hasi zen lehenengoetarikoa izan zen, “sakrilegiotzat hartu zuten Zuberoan, baina, kasurik egin gabe, berak rock-and-rolla euskaraz egiten zuen, plazarik plaza, euskara debekatuta zegoen garaietan”.