Ikuskizuna: 'Hauspo bat bihotzari'
Abenduaren 14an, 12:00etan, Hauspo bat bihotzari ikuskizuna izango da Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Festa giroan itxuratutako emanaldia da, eta trikitiak urtetan, biziaren egoera desberdinetan, euskaldunoi eskaini digunaren berri eman nahi du. Ikuskizunaren bidez, soinu-jotzaileak eta panderojoleak jotako instrumentuei aintzatespen halako bat egin nahi zaio, izan ere, herriak, denboraren poderioz, bere nortasunaren ikur sendoetariko bihurtu baitu.
Partaideak
Garazi Etxaburu, dantzaria
Kepa Urteaga eta Mikel Alustiza, trikitilari eta panderojolea
Andoni Egaña, bertsolaria
Gorka Larrañaga, marrazkilaria
Andoni Salamero, olerkaria
Zumarragako Musika Eskolako trikitilariak













