Jaiak: Beasaingo Loinatz festak

Maiatzaren 30etik ekainaren 8ra ospatuko dituzte Loinatz jaiak Beasainen. Bederatzi festa egun dituzten aurretik.
Ekainak 8, igandea
- 10:00. Iturengo Aurtizko joaldunen esna-deia.
- 10:00. Loinatz musika eskolako txistularien eta tronpeta-jotzaileen esna-deia.
- 10:45. Beasaingo 23. Dantza Topaketa. Dantzarien kalejira, auzoetatik abiatuta.
- 11:30. Ekaitz buruhandi eta erraldoi konpartsaren irteera, Doinuzar dultzainero taldeak lagunduta. Loinazko San Martin plazatik abiatuta Ezkiaga aldera.
- 12:00. 61. Beasaingo Hiria argazki lehiaketako sari banaketa, Igartzako jauregiko erakusketa-aretoan. Jarraian, erakusketaren irekiera. Egutegia eta ordutegia: ekainaren 22ra arte, 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara ere bai; astelehenetan eta astearteetan, itxita.
- 12:30. Beasaingo Dantza Topaketako taldeen elkarretaratzea, Erauskin plazan.
- 17:30. Orain-Bi Zirko-Teatro taldearen ‘Mute’ kale antzerkia, Erauskin plazan.
- 18:00. Beasaingo 23. Dantza Topaketa, herrian barrena. 18:30ean, azken kalejira Erauskin plazan.
- 18:30. Herri kirol erakustaldia eta jaialdia, Dolarea parkean.