Jaiak: Legazpiko Santikutz festak
Apirilaren 30etik maiatzaren 5era Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Maiatzak 4, larunbata. Santikutz Txiki eguna
- 09:00. Legazpiko Dultzaineroen kalejira, 12:00ak arte.
- 10:00. Legazpiko XIV. Haurren pilota txapelketako finalak, Urbeltz pilotalekuan.
- 12:00. Belaunaldi arteko 3. Jokoen finalak, Gizarte Zentroan.
- 12:00. Magia Parrastan Imanol Ituño magoaren eskutik, Euskal Herria plazan.
- 12:30. Alaitasuna Errondailaren emanaldia kalez kale, Aizkorri kaletik abiatuta, erdiguneko kaleetan.
- 14:00. Kuadrillen herri bazkaria, Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan. Ohi bezala, norberak eraman beharko du bere bazkaria.
- 17:00. Binakako XV. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak, Urbeltz pilotalekuan.
- 17:30. Giza futbolin erraldoia Euskal Herria plazan.
- 19:30. Xaukena elektrotxaranga erdiguneko kaleetan, 21:00ak arte.
- 22:30. Solkie-Gure Eskuren kontzertu dantzaldia Gozategirekin, Euskal Herria plazan.













