Jaiak: Mutiloako San Pedro jaiak
Ekainaren 29an eta 30ean, eta uztailaren 1ean eta 2an ospatuko dituzte San Pedro jaiak Mutiloan.
EKAINAK 29, OSTEGUNA. SAN PEDRO EGUNA
- Eguerdian. Txerriaren jaitsiera udaletxeko balkoira
- 14:30. Paella jatea.
- Ondoren. Aritz Alustiza eta Mireia Ibabe trikitilariak.
- 18:30. 24. Patata tortilla lehiaketa. Prestatutako tortillak gerturatzen direnen artean banatuko dira. Ardoa ere banatuko da.
- 20:00. Toka lehiaketa. Bi sari izango dira, bata gizonezko onenarentzat eta bestea emakumezko onenarentzat.
- Iluntzean. Aritz Alustiza eta Mireia Ibabe trikitilariak.













