Jaiak: Ormaiztegiko San Andres festak
Azaroaren 20tik abenduaren 1era San Andres festak ospatuko dituzte Ormaiztegin.
Azaroak 23, igandea
Odolki eguna
- 09:00. Azoka gastronomikoa eta bertako artisauen azoka, Muxika egurastokian.
- 10:00. Ormaiztegiko 38. Odolki Lehiaketa, 27. Odolki Osagaien lehiaketa, eta 23. plateren sukaldaritza lehiaketa, plazako karpan. Sukaldaritzan banaka edo lau lagunera arteko taldeetan parte har daiteke; 14 urtetik gorako ormaiztegiarrentzat da; platera 11:00etarako aurkeztu behar da; odolkia eduki behar du nahitaezko osagaitzat. Juan Jose Lapitz Saria: otordua Eskola Zaharrak tabernan.
- 11:00-13:00. ‘Txiki-txef’ sukaldaritza tailerrak, 5-12 urte bitarteko haurrentzat eta familientzat. Zumalakarregi Kalean
- 12:00. Ardo dastaketa, Martin Callejoren omenezko VI.a. Zumalakarregi kaleko karpan.
- 12:30. Lehiaketetako sari banaketak, plazako karpan. Odolkia babarrunarekin dastaketa., Baso-Txuloren eskutik.
- 16:00-19:00. Haurrentzat eta gaztetxoentzat jolas parkea, Zubipe kiroldegian.
- 18:30. Akustikaia taldearen kontzertua, Gizarte Etxean.














